Logotipo
Foto de cabecera de la sección

Abangoardiako Teknologiaren beharra

Eibarko Teknologia Elkartegia bultzada estrategikoa izango da Eibarren eta bere eskualdearen garapen sozioekonomikorako.

I+G+b-ren alde egiten du, garapenerako eta lehiakortasunerako oinarri gisa

Eibarko Teknologia Elkartegiak, jarduerak berak sortuko dituen lanpostuez eta aberastasunaz gain, Eibarren eta bere eskualdearen garapenerako funtsezko zutabeak jarriko ditu:

  • Talentua erakarri edo eskualdean mantenduko du.
  • I+G+b-ren alde egingo du.
  • Nazioartean oihartzun bat izango du.
  • Eskualdeko gainerako industria eta enpresentzat sinergia positiboak sortuko ditu.

Eibarko Parke Teknologiko berria, erreferente bat balio erantsi handiko enpresentzat

Parke berriko enpresa gehienak I+G+b alorrean espezializatuta daude esparru hauetan: garraioa, mekatronika eta elektronika, osasuna eta energia, horiek guztiak funtsezkoak dira herrialde-eredu berria sortzeari begira, bizi dugun egoera zail honek eraldaketa ekonomikoa eskatzen duen garai honetan. Horrenbestez, Parke berria abian jartzeko nahitaez onartu beharko dugu Euskadiren industria garapenerako balio erantsi handiko produktu propioko enpresak eta bokazio globaleko enpresak finkatu behar direla.

Bere osotasunean, Eibarko Parke Teknologikoak 130.000 m2tik gorako azalera du, eta guztira 1.500 lagun baino gehiago izango dira bertan lanean arituko direnak, gehienak prestakuntza handikoak. Aipatu behar da kokapen paregabea eta lotura bikainak dituela, horiei esker ordu erdia baino gutxiago behar duzu Euskadiko hiru hiriburuetara joateko.

Horrenbestez esan dezakegu aukera paregabea dela bereizketarako eta lehiakortasunerako bide nagusi modura berrikuntzaren alde egin duten eta horien jarduerarekin eta estrategiarekin bat datorren gunea bilatzen ari diren enpresentzat.

Parkean kokatzen diren enpresak 2010. urtean zehar ikusiko dute instalazioak eraikitzen ari direla hori guztia 2011n martxan egon dadin.