Logotipo
Foto de cabecera de la sección

Tekniker-IK4ren bultzada

Proiektua Tekniker-IK4 Eibarko Teknologia Zentroak bultzatu du, eta erakundeen aldetik ere babes handia jaso du; eskualdeko industria-ehuna garatzeko arlo publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren adibide bat da.

Nor da Tekniker?

Tekniker Fundazio pribatu bat da, irabazteko asmorik ez duena, eta bere patronatuan Debabarrenako Enpresa garrantzitsuenak ordezkatuta daude.

TEKNIKERen eginkizuna industria-ehuna garatzen laguntzea da, teknologia garatuz eta besteei eskainiz.

www.tekniker.es

Teknikerrek Debabarrenako eskualdearekin duen konpromisoa

Tekniker erakundeak erro sendoak ditu Debabarrenan.

Eibarren teknologia elkartegi bat garatzea funtsezkoa da eskualdearen etorkizuneko industriarentzat. Teknikerrek duen konpromisoa esku hartzera eta aurrerapauso bat ematera bultzatu du, hiri-antolamendurako plan orokor berriak Eibarko herriari eta Teknologia Zentroari berari eskaini dion aukera ezin hobea aprobetxatzearren.

Tekniker. Proiektuaren berme

Higiezinen eraikuntzak hedapen zabala bizi zuen une batean onetsi zenez Plan Orokorra, Teknikerrek sustatzaile pribatu askorekin aritu behar izan du lehian, dirua irabazten jarraitzeko aukera berriak ikusi baitituzte Erisonon.

Tekniker proiektu horren bultzatzaile izateak bermatu egingo du teknologia elkartegi hau kalitate-estandar handiekin eta ingurumen-eraginik txikienarekin garatzea. Tekniker erakundeak proiektu osoaren iraunkortasuna bermatu behar du, etorkizuna baldintzatu gabe. Ez dugu ahaztu behar Tekniker irabazteko asmorik gabeko erakundea dela.

Hiri-antolamenduan, lege-izapideetan, hirigintza-proiektuetan... adituak diren enpresa eta profesional onenak kontratatzen ari da Tekniker, proiektuaren garapenean bikaintasuna lortu dadila bermatzeko.

Teknikerren egoitza berria. Eibarren aldeko apustu sendoa

Tekniker erakundeak teknologia elkartegiko egoitza berrira eramango du bere jarduera, eta horrez gain, oinarri teknologikoa eta balio erantsi handia duten enpresen ezarpenean kalitate eta garapenaren berme eta bereizgarri gisa jokatuko du. Teknikerreko zuzendaritzaren eta patronatuaren gogo eta helburuen artean betidanik egon da Eibarren jarraitzea, eta Teknologia Elkartegiaren proiektu honek horixe ahalbidetu du.

Tekniker erakundearen interes handienetako bat da proiektu hori ahalik eta ondoen garatzea eta gauzatzea, Arrate bailarako bizilagunekin duen harreman bikaina bere horretan irautea eta Eibarren eta bere eskualde osoan ekonomiaren garapena eta kalitatea bultzatzen jarraitzea.

Industria-sektore berri bat etorkizuna bermatzeko

Industriak izan behar du gure etorkizuna.

Hala eta guztiz ere, XXI. mendeko industria-jarduerek ez dute zerikusirik Eibarko industriaren urrezko aroarekin, herrian taladrina usaina hedatuta zegoen garaiarekin.

Etorkizuneko industria eta Eibarko Teknologia Elkartegian sustatu nahi dena garbia da, teknologia aldetik aurreratua dago eta balio erantsi handia duten lanpostu ongi ordainduak sortuko ditu.

Banner
Banner
Banner
Banner